Bizikletaz ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaroak

2018 / 05 / 31

Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikotasun departamentuarekin elkarlanean, 18 urtetik gorakoek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa ekainean izango da eta guztira ordu eta erdiko 6 saio izango dira. Hauek dira ikastaroaren xehetasunak:

  • Egunak: Ekainak 14,15,19,21,22,26. Hau da, astearteak, ostegunak eta ostiralak.
  • Ordutegia:
    • Goizeko taldea: 9:30 – 11:00
    • Arratsaldeko taldea: 16:00 – 17:30
  • Lekua: Joseba Iñurrategi pilotalekua (saio guztiak pilotaleku barruan eskainiko dira eta azkeneko egunean kanpora irteera bat egingo da)
  • Prezioa: Doan
  • Izena emateko:

Ez da beharrezkoa norbere bizikleta izatea, izan ezik ikastaroan bertan utzitakoak erabiltzeko aukera egongo da.

Bizikletan ibiltzea, norberaren osasunerako nahiz ingurumenarentzako da mesedegarria.