B@KQ-a berriro presentzialki eskatu behar da
2020 / 06 / 23Covid-19 pandemiaren Estatu Alarmak iraun duen bitartean, salbuespenez, Eskoriatzako Udalak B@KQ ziurtagiri digitala emailez eskatzeko aukera aktibatu zuen.
Alarma egoera bukatuta, berriz, B@KQ-a presentzialki eskatu beharko da.
Zer da B@KQ-a?
Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, ziurtagiri kualifikatua, gordailu zentralizatu batean igortzen dena eta sinatzeko ekintzetarako balio duena. Gainera, administrazio desberdinekin (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen du, baita Eskoriatzako Udalarekin ere. B@KQ-a ziurtagiria honeko hauek osatzen dute:
- NAN zenbakia
- Pasahitza (norberak pertsonalizatua)
- 16 posizio dituen koordenatu-jokoa
Tramiteak on-line
Udal webgunean dago tramiteak on-line egiteko gunea. Esteka honetan.
Eremu horietako bakoitzean kontsultatu eta ikus daiteke ze tramite egin daitezkeen on-line, eta zer behar den kasu bakoitzerako.
Zalantzak edo bestelakoak argitzeko:
- 943 71 44 07
- udala@eskoriatza.eus
- 650 495 165 (Whats app-a bakarrik)
B@KQ-ari buruzko informazio gehiago
Arreta presentziala
Oraindik ere arreta presentziala astean bitan bakarrik eskaintzen da udaletxean, eta horretarako hitzordua eskatzea beharrezkoa da:
-
Arreta orokorra
- Telefonoa: 943 71 44 07
Posta elektronikoa: udala@eskoriatza.eus
Whats App-a: 650 49 51 65
- Telefonoa: 943 71 44 07
-
Gizarte Zerbitzuak
- Telefonoa: 943 71 31 36
Posta elektronikoa: josuvelasco@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 943 71 31 36