Bonu berriak salgai, hirugarren fasea martxan

2020 / 10 / 26

Osasun larrialdiak sortutako kalteak arintzeko Udalak Eskoriatzako komertzio eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko erosketa bonuen kanpainaren lehenengo eta bigarren faseak abiarazi zituen uztaila eta irailean urrenez urren, eta dagoeneko, urteko azkenengo faseari hasiera ematear dago.

Urriarekin batera bonu berdeak eta gorriak iraungi egingo dira. Hau da, urriaren 31tik aurrera ez dira bonu gorriak eta berdeak hartuko. Aldiz, eta azaroaren 2tik abenduaren 31 bitartean, bonu berriak, urdinak, onartuko dira. Guztira 1.000 bonu urdin jarriko dira salgai.

Funtzionamenduari dagokionez, ez da aldaketarik aurreikusten eta honela funtzionatuko da:

  • 15 euroren truke 30 gastatzeko aukera emango da.
  • Bonuak 5€, 10€ eta 15€tan banatuta egongo dira.
  • Eskoriatza Bizirik bonuen kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erabiltzeko aukera egongo da. Ostalaritzako establezimendu, fisioterapia edo osteopatia zentro, ile-apaindegi edo estetika zentro, janari denda batzuetan eta liburu dendan erabili ahal izango dira.
  • Bonuak hartzen dituzten komertzio edo zerbitzuetako establezimenduek, bonuak hartzen dituztela identifikatzeko kartela izaten jarraituko dute.
  • Bonuak Ibarraundin salduko dira astelehenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 13:30era, eta asteazkenetan 17:00etatik 19:30era.
  • Bonua erosteko momentuan nortasun agiria eskatuko da, eta ordainketa kreditu txartelarekin egin beharko da. Beraz, bonuen erosketa egiteko, nortasun agiria eta kreditu txartela edo ordaintzeko balio duen sakelekoa beharko dira.
  • Adinez nagusiak diren eskoriatzarrek erosi ahal izango dituzte bonuak. Hau da, Eskoriatzan erroldatuta dauden adinez nagusiko herritarrek.
  • Pertsona bakoitzaren izenean bonu bakarra erosi ahal izango da.
  • Interesdunaren ordez, beste pertsona batek erostea onartuko da. Hala ere, interesdunaren nortasun agiriaren datuak eskatuko zaizkio.

Kontsultak egiteko eta zalantzak argitzeko:

674 111 971