Covid ziurtagiria kiroldegira sartzeko eta ekintza kulturaletarako

2021 / 12 / 16

Abenduaren 4tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan  derrigorrezkoa da COVID ziurtagiria gaueko  aisialdiko lokaletara eta 50 lagunetik gorako jatetxeetara sartzeko. Baina atzotik, abenduaren 15etik  beharrezkoa da leku gehiagotan sartzeko ere.

Eskoriatzan, besteak beste, kiroldegira sartzeko beharrezkoa izango da, eta baita Zaldibar antzokian eta Ibarraundi museoan antolatzen diren jardueretara joateko ere.

Non da derrigorrezkoa

  • Publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste, diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna, karaoke..
  • III. taldean sartzen diren pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.
  • 50 mahaikidetik gorako jantokiko plazen edukiera baimendua duten jatetxeetan.
  • Kontzertu-areto eta erabilera anitzeko aretoetan edo gaitutako espazio itxietan, kontzertuak, musika-jaialdiak eta beste kultura- eta arte-ekitaldi batzuk egiten direnean.
  • Ostalaritza-establezimendu eta jatetxeetan, oturuntza-aretoak barne, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
  • Kiroldegi, gimnasio eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiteko bestelako barne-espazioetan, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
  • Kirol-instalazio itxietan, hala nola estadio, frontoi eta antzekoetan, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
  • Eta ospitale eta zentro soziosanitarioetan, bai eta espetxeetan ere: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak..

Nola eskuratu