The Clayton taldearen kontzertua atzeratuta

2021 / 07 / 09

Gaur Santa Marina plazan “Ostiral musikatuak” egitasmoaren barruan  egin behar zen “The Clayton” taldearen kontzertua uztailaren 23ra atzeratu behar izan da, pandemiaren egoeraren ondorioz.

“Ostiral musikatuak” programaren barruan eskainiko den hurrengo kontzertua datorren ostiralean izango da,  uztailak 16, gaueko 22:00etan Santa Marina plazan.  Triggerek “Poliedro Vol.1” kontzertua eskainiko du. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.

Eta kontzertuekin jarraituta, uztailaren 17an, larunbata, Inkernu tabernako terrazan 19:30ean “Habi” taldearekin gozatzeko aukera egongo da.