Debagoieneko Energia Bulegoan aldaketak

2026 / 04 / 28

Udaberriarekin batera, egutegi eta ordutegi aldaketa izango du energia bulegoak. Hamabostean behin emango da zerbitzua herri bakoitzean. Honenbestez, Eskoriatzan aste bikoitietako astelehenetan egongo da (kontsultatu webgunean).

Ordutegi orokorra ere moldatu dute: 9:00etatik 12:30etara. Hala ere, ordutegi hau beharren arabera moldagarria izango da. Hori horrela, aurretiko txanda eskatzea gomendatzen da.

Bulegoaren helburuak berdina izaten jarraitzen du, hau da, Debagoieneko herritarrei  informazioa eta aholkularitza ematea, argindarraren eta gasaren fakturaren inguruko informazioa emanez, baita energia merkatu arautuen zein libreen gaineko xehetasunak ere.

Horrez gain, hornidura puntu bakoitzari dagokion potentzia elektriko optimoa aztertzea, etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa ematea, etxebizitzaren birgaitze energetikoari buruzko gaietan aholkatzea, eta laguntza ekonomikoak lortzeko aukeren informazioa ematea (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak) izango dira bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk.

Zerbitzua doakoa da, eta harremanetan jartzeko kanalak hauek dira: