Desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa

2024 / 05 / 14

Eskoriatzako Udalak eta Bexen Cardio enpresak indarrak batu ditugu proiektu soziosanitario ilusionagarri bat garatzeko. Proiektu parte-hartzailea eta komunitarioa, non pertsonak izango diren ardatza.

Herrian 3  Desfibriladore (DEA/KDA) jarri dira, horietako 2 edonoren eskura eta operatibo daudenak 365 egunetan eta 24 ordutan.
Bolondres sare bat eratu nahi da, kideak trebatu eta bihotzeko baten aurrean azkar eta modu koordinatuan erantzuteko asmoz.

Horretarako, Bexen Cardioko trebatzaile espezialistek saio batzuk emango dute, non errealitate birtuala eta aurrez-aurrekoa uztartuko dituzte. Guzti hori,  DEA modu eraginkorrean eta berme guztiekin erabili ahal izateko. Proiektuaren mamia pertsonak izango dira, eta euren inplikazioa ezinbestekoa da.

Ez izan zalantzarik, laguntza emateko pertsona guztiak gara baliozkoak eta gai. Helburua prebentzioa da.

Saioak

3 orduko saio bakar bat izango da, dohain eta kultur etxean izango da. Honako 3 egunetan emango dira, eta herritarrek euren beharretara egokitutako egun eta orduak aukeratu ahal izateko:

  • Maiatzak 28 eta 29 – 17:00 – 20:00
  • Ekainak 4 – 10:00 -13:00

Izen-ematea

  • Bete formularioa
  • Telefonoz 943 71 44 07
  • Udaletxeko H@ZI zerbitzuan, astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, ostirala