Desgaitasuna duten pertsonentzat bidaiak

2024 / 04 / 16

Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, zenbait bidai-txanda antolatu ditu, garraio eta jarduera irisgarriak erraztuz, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eskainiz eta behar diren laguntza pertsonal eta teknikoak jarriz

Nork eman dezake izena?

  • 16 urte, edo gehiago, desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonek eman dezakete izena.
  • Lehentasuna izango dute:
    • Desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonek.
    • Behar berezi egoeran daudenek (ekonomikoa, pertsonala, soziala, aisialdi eza…).
  • Salbuetsita geratzen dira:
    • Osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaitxotasunasun egoeran dauden pertsonak.
    • Elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak.
  • Laguntzailearekin bidaiatzeko irizpideak:
    • Eskaera egin duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua duenean, “laguntzaile egoki” batekin bidaiatu beharko du, eta horren bidaiaren kostuaren % 5 ordaindu beharko du.
    • Mendekotasun egoera aitortu gabekoek laguntzailerik behar ez dutela ulertzen dutela jakinarazi dute; hortaz, egonaldiaren kostu osoa ordaindu beharko da.

Izena emateko azkenengo eguna: apirilak 26

Izena-ematea eta bidaiei buruzko xehetasunak www.elkartu.org 
Izena emateko eta informazio gehiago: PDF