Diru laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa
2016 / 05 / 13Udalbatzak 2016ko otsailaren 23ko bilkuran onartu zuen 2016-2019 eperako Eskoriatzako Udalaren diru laguntzen Plan Estrategikoa.
Maiatzaren 3an egindako bilkuran, berriz, Udalbatzak Plan Estrategiko horri aldaketa bat egitea onartu zuen, hain zuzen ere komenigarria iritzi delako behar berri bati erantzungo dion diru laguntza izendun berri bat jasotzea aurrekontuan. Hori horrela, 2016ko maiatzaren 3an egindako udalbatzarrak aho batez onartu zuen egungo 2016-2019 diru laguntzen Plan Estrategikoan honako eranskin berria jasotzea:
8. LERRO ESTRATEGIKOA: LANDA GUNEEN SUSTAPENA.
B) PROGRAMAREN DESKRIBAPENA: ZARIMUTZEKO AUZO LOKALA
- Hartzailea: MUITXU-ZARIMUTZ Elizateko Bizilagunen Elkartea
- Helburua: Zarimutzeko San Pedro elizaren atarian dauden antzinako eskoletan auzo-lokal bat egokitzeko obrak: eraikin bat eranstea komuna egiteko.
- Lortu gura dena: Elkartegintza sustatzea landa gunetan eta ekipamendu kolektiboak lortzea erraztea.
- Diru laguntza mota: Zuzena-izenduna.
- 2016ko kosteen aurreikuspena: 9.750,62 euro.
- Finantziazioa: 0100.734.337.70.01 partida