Dokumentuen erregistroa bi egunez itxiko da
2025 / 09 / 08Udal barruko informatika sisteman aldaketak egin behar direnez, dokumentuen erregistro orokorra urriaren 2an (osteguna) eta 3an (ostirala) itxi egingo da eta epeei dagokienez, bi egun horiek baliogabeak izango dira.
Hala, Eskoriatzako Udalaren Administrazioarekin zerikusia duen edozein epe, betebehar edo eskubideren epemuga hurrengo egun baliodunera aldatuko da.
Barkatu eragozpenak.