Dokumentuen konpultsak gure udalean
2020 / 07 / 282020ko irailaren 1tik aurrera ondorengo dokumentuak bakarrik konpultsatuko dira Eskoriatzako udalean:
- Eskoriatzako Udalean administrazio-espediente baten zati izango diren dokumentuak.
- Eusko Jaurlaritzari edo Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako eskaerekin eta idazkiekin batera doazen dokumentuak, betiere, eskaera horiek Udal Erregistroan erregistratzen badira, administrazio horiekin sinatutako hitzarmenaren arabera (leihatila bakarra).
Gainerako dokumentuak ez dira konpultsatuko.