Doluari buruzko hitzaldia gaur, osteguna, Kultur etxean
2019 / 05 / 09Zer da dolua? Galera baten ondoren pertsona orok bizi dugun egokitzapen prozesuari deritzogu dolua. Latineko Dolus_Dolerse hitzetik dator eta bizitzan izaten ditugun galeren ondorioz bizi beharreko prozesua da.
Pertsona guztiok bizitzen dugu? Bai, denok bizi dugu baina oso modu pertsonalizatuan, bakoitzak berean, alegia. Dolua, unibertsala eta norbanakoa da aldi berean.
Nolakoa da dolu prozesua? Noiz behar dugu laguntza dolua egiteko? Nola bizi gara dolua lantzen ari garenean? Galdera horiei eta zuk dauzkazun galderei erantzun bila bazabiltza, hitzaldi hau izan daiteke zure lekua.
Segurtasunetik eta lasaitasunetik ariko gara heriotzaz eta doluaz.
Hizlaria: Eider Otxoa. Dolu Terapeuta, Mindfulnessen edo Arreta Osoan oinarritua. Dolulaguna, Debagoieneko Dolu Zerbitzuaren sortzailea eta arduraduna.
Ordua eta lekua: 18:30, Kultur etxea