Domekan, Gabonetako Okm artisau azoka herriko plazan
2025 / 12 / 12
Eskoriatzako eta inguruko hogeitahiru artisauk euren postuak jarriko dituzte igande honetan plazan dagoen karpan, 11:00etatik 15:00era.
Bertako artisauen produktuen aldeko apustua eginda, domeka honetarako (abenduak 14) Gabonetako zero kilometro artisau azoka antolatu du Eskoriatzako Udalak.
Bertan, hainbat lan, produktu berezi, eskuz egindakoak eta bakarrak ikusi eta erosi ahal izango dira, hala nola zurezko lanak, jolasak, poltsak eta koleteroak, argizaridun oihalak, propolioa, hegazti-argizariarekin egindako kandelak, xaboiak, haziekin egindako lepokoak eta bisuteria, xanpuak, ukenduak, kuartzo-olioak, zeramikak, belarritakoak, orri-puntuak, liburuak eta askoz gehiago, baita janari postuak eta garagardo artisaua ere.
Gogoratu, igande hau aukera ezinhobea da Gabonetako erosketak aurreratzeko eta bertakoen lanak oparitzeko.
