Dorletako parkearen berritze-proiektua aukeratzeko prozesua abian da

2022 / 02 / 18

Dorletako parkea eraberritzeko asmoarekin, 2021eko uda partean galdeketa egin zitzaien bertako bizilagunei eta orduan jasotako erantzunak kontuan hartuta, parkea eraberritzeko hainbat proiektu egin dira. Guztien artean 3 proposamen aukeratu dira eta hiru horiek, orain, jendaurrean jartzen dira aukeraketa egiteko.

Hauek dira jendaurrean jartzen diren 3 proposamenak:

Proposamen bakoitzean proiektatu diren zibuak eta bestelako materialei buruzko fitxa teknikoak udal liburutegian eta Jose Arana eta Luis Ezeiza ikastetxeetan utzi dira ikusgai.

Bozketa egitea

Otsailaren 18an hasi eta martxoaren 4ra bitarteko epea dago 3 proiektuen arteko bozketa egiteko.

Horretarako, aukeraketa orria bete eta modu hauetakoren bat erabilita eman ahal izango da bozka: