Edukiontziak irekitzeko txartelak ez zulatu
2016 / 05 / 09Eskoriatzar gehienek jaso dute dagoeneko hondakin organikoak botatzeko edukiontzia zabaltzen duen txartela. Txartelak erabiltzailearen gaineko informazioa dauka, baina zulatu edo moztuz gero, erabilezina bihurtzen da eta ez du edukiontzia zabaltzen.
Azken asteotan, hainbat herritar gerturatu dira Hondakinen bulegora txartelari zintzilikatu ahal izateko zuloa egin diotenak, eta orduz geroztik edukiontzia ezin dutela zabaldu esanez.
Beraz, guztioi jakinarazten dizuegu txartela zulatu, moztu edo aldatzeak arazoak sortzen dituela eta halakorik ez egiteko gomendioa ematen dizuegu.
Hondakinei buruzko zalantzak eta informazioa hemen:
- Ibarraundi Museoa, 1. solairua
- Ordutegia: Ostiraletan: 9:00 – 13:00
- Telefonoa: 943 50 47 21 edo 688 862 527
- hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com