EGA mailaren prestakuntza ikastaroa udan

2016 / 06 / 02

2016-UDAko-kartela-(1)Leintz Udal Euskaltegian aurtengo udan EGA edo C1 maila ateratzeko prestakuntza ikastaroak antolatu ditu. Urtero, urria inguruan EGA agiriaren bigarren deialdia egon ohi da eta horra aurkeztu nahi dutenek preskuntza egiteko aukera izango dute uztailean eta irailean.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Egunak: Uztailaren 4tik 15era. Iraileko egunak, ikastaroan izena ematen dutenekin adostuko dira.
  • Ordutegia: Uztailean 4 orduko saioak eta irailean 2,5 ordukoak.
  • Ordu kopuru osoa: 84 ordu
  • Matrikula: 105 €
  • Izen-ematea: Ekainaren 28a izango da izena emateko azkeneko eguna.

Informazioa

EGA mailako ikastaro honez gain, beste maila batzuetako ikastaroak ere antolatu ahal izango dira, betiere taldea sortzeko behar besteko kopurua batzen bada.

Izena emateko nahiz bestelako argibideetarako: