Eguraldia dela eta Gaba Baltzako egitarauan aldaketak

2021 / 10 / 29

Larunbatean, gaueko 22:00etan, Zaldibar antzokian, El Hombre Invisible pelikula ere doan izango da, Gaba Baltzako ekintzen barruan.

Iganderako euria iragarrita dago, horregatik igande arratsalderako antolatutako ekintzak lekuz aldatuko dira. Hona hemen egitarau osoa

    • 17:00etan, Frontoian, 5-7 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskulanak eta sorgin edabea (gogoratu edalontzia ekartzea)
    • 18:30etan La Familia Adams pelikula, doan izango da Zaldibar Antzokian.
    • 18:00etan ginkana ludotekan hasiko da. 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta aurrez izena emanda egon beharko dute.
    • 19:30etan beldurrezko ipuin kontaketa Kultur Etxean izango da, 8-12 urte bitartekoentzat.