Ekaineko ohiko plenoa
2014 / 06 / 20- Eguna: Ekainaren 24a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Diru laguntza ematea Jose Arana patronatuari, eta hitzarmena sinatzea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Eskoriatzako udal kirol instalazioetan hainbat zerbitzu emateko kontratua esleitzea.
- Intxaurtxueta 32, 33 eta 34 eskapeetako 4 lokaletan egin beharreko udal etxebizitza tasatuen behin-behineko sailkapena.
- Parke eta lorategietako mantentze-lanak egiteko zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea.
- Eskoriatzako Udaleko landa gunetako udal bideak arautzeko ordenantza hasiera batean onartzeko erabakia indarrik gabe uzteko erabakia.
- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa “Umeei ondo elikatzen laguntzeko plana” berehala onartzeko.
- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa udaltzainen erretiro adina aurreratzeari buruz.
- Ezker Anitzaren eskariz aurkeztutako mozioa “Errepublikaren aldeko erreferenduma” egiteari buruz.
- LGTBI-en (gayen, lesbianen, bisexualen, transexualen eta intersexualen) harrotasunaren nazioarteko eguna dela-eta, ezker anitzaren eskariz aurkeztutako mozioa..
- Galderak eta eskariak.