EKIN DEBAGOIENA prestakuntza tailerrak
2017 / 03 / 02
Debagoieneko  Garapen  Agentziak  antolatuta  hainbat  tailer  egingo  dira  enpresa  berria  sortu  nahi  dutenei  zuzendutakoak,  hau  da  ekintzaile  berriei  zuzendutakoak.  Guztira  5  tailer  izango  dira:
- Martxoaren 22an: Zer jakin behar dut nire negozioa martxan jartzeko? -(9:30 – 12:30)
 - Apirilaren 3, 4 eta 7an: Negozio Plana. Canvas eredua (9:30 – 13:30)
 - Maiatzaren 8an: Tresnak nire megozioa kudeatzeko eta kontrolatzeko (9:30 – 13:30)
 - Maiatzaren 10ean: Betebehar fiskalak (9:30 – 13:30 // 15:00-17:00)
 - Maiatzaren 15ean: Nola posizionatu nire negozioko web orria? (9:30 – 13:30)
 
Tailerrak doan izango dira eta horietako batean edo gehiagotan parte har daiteke. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea derrigorrezkoa da.
Debagoieneko Mankomunitatearen webgunean kontsultatu daiteke tailer bakoitzari buruzko informazioa (PDF) eta izen-emate orria ere bertan eskuratu daiteke.
