Elektrizitatearen faktura berriari buruzko on-line saioa

2021eko ekainak 14

GALDETU NAHI DUZUN GUZTIA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debagoieneko Mankomunitatea eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan.

Tailer honen helburua jada ekainaren 1etik indarrean dauden elektrizitatearen faktura berriaren tarifei buruzko oinarrizko azalpenak ematea da. Gainera, tailerra herritarrei irekitako leihatila baten modukoa izango da, gai honi buruzko edozein zalantza galdetzeko eta hizlariak momentuan erantzun ditzan.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.

Tailerrean sortzen diren galderak edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.