Elikagaien xahuketaren aurkako astea
2019 / 12 / 10Eskoriatzako Udala Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformari atxikitu zen Udalbatzarrak, 2019ko azaroaren 26an izandako bilkuran, aho batez erabaki ondoren.
Plataformak (ELIKA- Eusko Jaurlaritza) proposatzen du, aste honetan, abenduaren 9tik 15era, Euskadiko elikagaien xahuketaren aurkako astea ospatzea.
Herritarrak kontsumo arduratsuaren gainean sentsibilizatzeko eta erosketa arduratsu eta planifikatuak egin ditzaten, kartel bat jarriko da Eskoriatzako janari dendetan elikagaien xahuketaren kontrako 12 neurrirekin.
Eskoriatzako Udalak konpromisoa hartu du elikagaien xahuketarekin zerikusia duten ekintzak egiteko 2020. urtean. Plataformaren helburuen artean lehen sektorea bultzatzea dagoenez, plataformako partaide den Landa Garapenak egingo dituen proposamenak aztertuko dira garapen batzordean, eta erabakiko da horietatik zeintzuk gauzatu.