Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformari atxikitzea
2019 / 12 / 03Iazko urrian, EUDELek, beste 60 erakunde publiko eta pribaturekin batera, Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria Sailburuordetzaren menpeko ELIKA FUNDAZIOAren koordinaziopean.
Ekitaldi horretan jendaurrean aurkeztu zen Euskadiko elikagaien xahuketa murrizteko ekintza plana diseinatzeko garatuko zen Jarduketa Plana, Euskadi Basque Country 2030 Agendan integratua. Aurten, sentsibilizazio jardunaldiez gain, lau lan talde sortu dira, martxan jarriko den Ekintza Plana landu dutenak, eta jasotzen diren ekarpenekin osatzen doana.
Ulertzen da, beraz, iritsi dela herri bakoitzak eta udal bakoitzak aurrerapausoa emateko unea eta plataforma horretako partaide izatekoa ahots propioarekin.
Horregatik, Plataformak (ELIKA- Eusko Jaurlaritza) proposatzen du datorren abenduaren 9tik 15era Euskadiko elikagaien xahuketaren aurkako astea ospatzea, eta nahi duten udal guztiek plataforman sartzea ekintzaren bat eginda aste horretan.
Eskoriatzako Udalak interesgarritzat jo du plataforma horretan sartzea, eta Udalbatzarrak 2019ko azaroaren 26an izandako bilkuran, aho batez erabaki du Elikagaien Xahuketaren Aurkako Euskadiko Plataformari atxikitzea.