Elkarretaratzera deitu dute gaurko Udalak eta Amuska elkarteak
2014 / 11 / 11Ertzantzak gizon bat atxilotu zuen joan zen igandean Eskoriatzan ustezko genero indarkeria delitua egotzita. Komunikabide batek jakitera eman duenez, emakume bati eraso egin zion gizon bat atxilotu zuen Ertzantzak. Emakumeak zauriak jasan zituen eta Arrasateko ospitalera eraman zuten sendatzera.
Eskoriatzako Udalak eta Amuska elkarteak dei egiten die herritarrei gaur, arratsaldeko 19:30etan, emakume horrek jasandako erasoa salatzeko eta genero indarkeria ekintzak erabat gaitzesteko plazan izango den elkarretaratzean parte hartzera.