Elurragatiko alerta laranja berriro
2018 / 03 / 19Eusko Jauralritzako Segurtasun saialk elurragatik abisu laranja ezarri du gaur arratsaldeko 18:00etatik bihar eguerdiko 12:00ak bitarte.
Iragarpenaren arabera gaur goizean zehar elur-kota 700-800 metroan egongo da, arratsaldean 300-500 metrora jaitsiko da eta gauean, berriz, 200-300 metro inguru egongo da. Bihar (martxoak 20) trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitate handia egongo da.
Alerta laranja aktibatzeak esan nahi du “meteorologia arazo nabarmena” egongo dela.
Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.
Larrialdi kasuetan 112-ra deitu.