Elurragatiko alerta laranja datozen egunetan

2022 / 03 / 31

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak bidalitako informazioaren arabera, datozen egunetan elurragatiko abisu horia (osteguna eta igandea) eta alerta naranja (ostirala eta larunbata) izango ditugu.

Ostiralean eta larunbatean 200-300 metrora egongo da elur-kota, zaparrada trumoitsuak egon daitezke eta txingorra ere egin dezake. Igandean elur-kota 400-500 metro inguruan egongo da.

Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du.

Larrialdiren batean dauden eskoriatzarrek 112-ra deitu dezakete.