Energia astea Eskoriatzan
2024 / 05 / 10Maiatzaren 13 – 17 bitarteko astean, zenbait ekintza egingo dira Eskoriatzan “Energia Astea” programaren barruan.
Etorkizuneko Azoka
Eskoriatzako ikastetxeek Eskola Agenda 2030ean landutakoa erakutsiko dute maiatzaren 17an. Erakusketa hori Eskolako Agenda 2030 Nazio Batuetako Erakundeek adostutako GARAPEN IRAUNKORREKO 17 helburutan oinarritzen da. Helburu nagusia du bakoitzak tokiko eta munduko jasangarritasunean duen arduraz jabetzea da, hau da, era globalean pentsatu eta tokian jardun. Bizitzeko ohitura arduratsuak eta ingurumenarekiko jasangarriak izatea beharrezkoak direla aitortzea, ingurumen-arazoak eta baliabideak amaitzeko arriskua kontuan hartuta, sentikortasunez jokatzea eta arazo horietaz jabetzea. (Bideoa)
Horrela, aurreko ikasturtean Eskoriatzako ikasleek 11. helburua jorratzeari ekin zioten, Hiri eta komunitate jasangarriak delakoa. Gai oso zabala izanik, energia arloan zentratu ziren. Iaz gaiaren diagnosia egin eta ateratako ondorioekin aurten azoka egingo dute, Etorkizuneko Azoka. Bertan, gure herria etorkizunean jasangarriagoa izateko zer planteatzen duten erakutsiko digute.
- Noiz: Maiatzak 17, ostirala
- Ordutegia: 10:00-12:00
- Non: Santa Marina plazan
Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak Erakusketa
Debagoiena 2030ek, Debagoieneko udalekin eta Mankomunitatearekin elkarlanean, datozen asteotarako hainbat hitzordu eta ekintza antolatu ditu, “Iraunkortasunari hamaika begirada” izena duen programa osatuz (jardunaldi eta saioak, erakusketak, …). Hitzorduetako bat, Eskoriatzan bertan izango da, Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak izeneko erakusketan.
- Noiz: Maiatzaren 14tik 16ra
- Ordutegia: 11:00-13:00/ 17:00-19:00
- Non: Ibarraundi museoan
- Maiatzaren 17an, Santa Marina plazan ikusi ahal izango da erakusketa (10:00-12:00)
Energia fakturen azterketa
2023an mota honetako aholkularitza energetikoak egin eta 120 familia inguru artatu ziren. Saio hauei esker, urte betean 120.000€ko aurrezpena egiten ahalbidetu dela estimatzen da. Baina oraindik lana badagoela eta, aholkularitza zerbitzu hori berriro eskainiko da.
GOIENER – Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba – izango da aholkularitza honen arduraduna. Bi saio izango dira, biak Ibarraundi museoan, bat arratsaldez eta bestea goizez.
- Maiatzak 15 – 17:00 – 19:00
- Maiatzak 17 – 11:00 – 13:00
Herritarra hobeto artatzeko, hitzordua hartzea komeni da eta horretarako bi bide daude:
- Telefonoz: 674 11 19 71
- Emailez: ingurumena@eskoriatza.eus
Oharra: ezinbestekoa da fakturak eramatea.