Energia gastua finantzatzeko dirulaguntza

2023 / 10 / 19

Laguntza honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzen laguntzea eta hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: elektrizitatea, gasa edo beste erregai batzuen hornidura, eta baita komunitate-gastuak ere horiek berokuntza barne-hartzen dutenean.

Diruz lagunduko diren gastuak 2023ko azaroaren 1etik 2024ko apirilaren 30ra bitartekoak izango dira. Eta guztira 10.000 euroko laguntza lerroa zabaldu da.

Laguntzaren zenbatekoa hilean, familia-unitate bakoitzeko, 35 eurokoa izango da eta gehienez 210 euro emango zaizkio familia-unitate bakoitzari.

Eskaera epea

Eskaerak  azaroaren 17ra bitartean aurkeztu ahal izango dira presentzialki herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Edo online ere aurkeztu ahal izango da eskaera, baina horretarako beharrezkoa izango da Ziurtagiri Digitala izatea (Izenpe, DNI elektronikoa, B@KQ…)

Aurkeztu beharreko inprimakiak eta bestelako xehetasunak webgune honetan bertan kontsultatu daitezke (Kontsultatu hemen).

Informazio gehiago: