Entrenamendu funtzionalerako makina berria
2016 / 05 / 25Manuel  Muñoz  kiroldegian  entrenamendu  funtzionalerako  makina  berria  probatzeko  aukera  egongo  da  ekainean  eta  uztailean.
Axis 360 fit®/Rehab. entrenamendu funtzionalak egiteko makina da, egokia honako programetarako: errehabilitazioa, egoera patologikoak eta lesioak ekiditeko, eta horrelakorik izanez gero, funtzionalitatea berreskuratzeko; eta baita kirol errendimendua hobetzera edo gauza zehatzak lantzera zehazki zuzendutako programetarako ere. Beraz, erabilera anitzeko entrenamendu makina da, erabiltzailearei zein kirolguneari, besteak beste, honako aukerak emango dizkiona:
- Helburu anitz lantzea.
 - Entrenamendu funtzionalak egitea.
 - Zirkuitu funtzionalean entrenatzea.
 - Ohikoak ez diren erresistentziak erabiltzea, eta horrekin, entrenamendu era berriak.
 - Lesioak ekiditea.
 - Kirol errendimendua hobetzea.
 - Eguneroko ekintzetan errendimendua hobetzea.
 - Laneko errendimendua hobetzea.
 - Entrenamendu atseginak eta alaiak egitea.
 - Adin ezberdineko jendearekin egindako entrenamenduak.
 
Taldeak
Astero  bi  orduko ikastaroak  prestatu  ditugu  ekainean  eta  uztailean,  astearte  eta  ostegunetan,  goizeko  9:30ean  eta  10:30ean  eta  arratsaldeko  18:30ean  eta  19:30ean.  Taldea  sortzeko  beharrezkoa  izango  da  8  pertsonak  izena  ematea.
Izena ematea
Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 3a izango da eta kiroldegian egin beharko da. Informazio gehiago:
- kiroldegia@eskoriatza.eus
 - 943 71 53 28
 
2 saiotarako prezioa abonatuentzat 9 € eta abonatu ez direnentzat 11 €
Animatu, probatu entrenatzeko beste modu bat eta eman zure iritzia!
