ERAKUSKETA: Baso guztien barnetik, uste guztien gainetik

2024 / 12 / 11

Olentzero, Mari Domingi eta Euskal Herriko izaki mitologikoak batzen dituen erakusketa zabalduko da aste bukaera honetan Ibarraundi museoan.

Baso guztien barnetik, uste guztien gainetik erakusketa mitologikoa abenduaren 14an,  larunbata, irekiko da Ibarraundi museoan, eta hilaren 29ra arte izango da ikusgai.

Bertan protagonista dira Mari, Tartalo, Basajaun, Sugaar, Gaueko… eta nola ez, Olentzero eta Mari Domingi. Gainera euskal mundu magikoan gure arbasoen iruditeria osatu zuten eta oraindik memorian bizirik dirauten jentilak, lamia, galtzagorriak, herensuge, sorgin eta ezin konta ahala izaki fantastiko ere bertan ikusi ahal izango dira.

Erakusketaren ordutegia

  • Abenduaren 14tik 29ra –  12:00-14:00 // 17:00-19:00
  • Abenduak 24 eta 25 – ITXITA
  • Abenduaren 16tik 20ra, arratsaldez bakarrik : 17:00 – 19:00

Bisita gidatuak

  • Euskaraz: 12:00, 13:00 eta 18:00
  • Gazteleraz: 17:00

Bisita gidatuan parte-hartzeko ez da izenik eman behar.

Familian nahi lagunekin, zatoz eta bisita gaitzazu, zure zain gaude eta!!