Eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloaren aurkezpena

2023 / 06 / 09

Eskoriatzako hainbat talde eta elkarteekin egindako prozesu parte-hartzailearen ostean,  jaietan gerta daitezkeen eraso matxisten aurrean jarduteko protokolo bat prestatu da, datorren asteazkenean, ekainak 14, 18:00etan Zaldibar antzokian aurkeztuko dena.

Protokoloa baliagarria da bai herriko jaietan, bai antola daitekeen edozein jai eta aisialdi testuingurutan. Horregatik, protokoloa egiten parte hartu duten talde, taberna, erakunde eta pertsonez gain, aurkezpen honetara gonbidatuta daude interesa duten pertsona eta erakunde guztiak.

ZERGATIK? – Jai parekideak lortu behar ditugulako, jaietan ere eraso matxistak daudelako (kaleetan, tabernetan) eta guztion erantzukizuna delako.

ZERTARAKO?
• Erasoei aurrea hartzeko.
• Eraso matxisten inguruan sentsibilizatzeko.
• Erasotua babesteko.
• Jakiteko, zer eta nola erantzun.
• Ahalik eta hobekien koordinatzeko eta erantzunik egokiena emateko.

NORENTZAT? Era guztietako jai-ekitaldietan parte hartzen duten pertsona guztientzat, bai antolakuntzan, bai tabernetan, txosnetan, danborradetan, kuadrilletan…

EGUNA: EKAINAK 14
ORDUA: 18:00
LEKUA: ZALDIBAR ANTZOKIA