Erdiguneko errepidea moztuta, larunbatean

2023 / 06 / 02

Bihar, ekainaren 3a, Arizmendi ikastolak antolatutako FERIXIE egingo da Eskoriatzan (ikusi egitaraua)  eta antolaketa lanak errazteko  eta guztion segurtasunaren mesedetan, trafikoari dagokionez zenbait neurri berezi hartuko dira:

  • ITXI egingo dira Erdiko kalea eta Bolibarko bidearen lehenengo zatia:
    • Erdiko kalea Antsoategi biribilgunetik Aranburuzabala kaleko Arbiñosteko irteeraraino
    • Bolibarko bidea eliza paretik Arbeneko etxe pareraino.
  • Ordutegia: Goizeko 07:00etatik 17:00etara.
  • Autobusak:  EZ da aldaketarik egingo, autobus zerbitzuak normaltasunez funtzionatuko du betiko geltokietan.
  • Garajeak: San Juan kaleko bizilagunek garajeak erabiltzeko aukera izango dute, baina ahal den neurrian ez erabiltzeko eskatzen zaie.

Edozein zalantza argitzeko, udaltzaingora deitu: 943 71 45 32

Barkatu eragozpenak.