Ergela antzezlana, misterioz betetako komedia
2018 / 04 / 13Txalo Produkzioek ekoitzitako antzezlana aurkeztera etorriko dira igande honetan, apirilak 15, Joseba Apaolaza eta Sara Cozar euskal aktore ezagunak. “Ergela” antzezlana inerpretatuko dute, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Sarrerak aldez aurretik eros daiteke kiroldegian, eta egunean bertan, antzokiko lehiatilan, ordu erdi lehenagotik. Prezioa: 4 euro.
Proba  psikologiko  batzuetara  aurkeztu  da  protagonista  –Joseba  Apaolaza–,  egunkari  baten  irakurri  duen  iragarki  baten  bidez,  diru  pixka  bat  irabazteko  asmoz.  Arazo  ekonomikoak  konpontzeko  diru  erraza  irabaztekotan  joan  da,  baina  tranpa  eta  iruzurra  aurkituko  ditu  ordainetan.  Psikologo  misteriotsu  batek  –Sara  Cozar–  galdera  sorta  tranpatia  egingo  dio,  urduritasunak  jota  utzi  arte.  Halabeharrez,  bere  onenak  eman  beharko  ditu  zoritxarreko  amaierarik  gerta  ez  dadin.
Komediaz  eta  misterioz  betea.
Ordu bat eta erdi inguru izango dituen antzezlana Jordi Casanovasek sortutakoa da, eta Begoña Bilbao da zuzendaria. Txalo antzerki taldearen funtzio horrek komedia eta thriller-a edo misterioa nahasten ditu; izan ere, trama guztiz ezinezkoak jarriko ditu jendaurrean, baina aldi berean sinesgarria ere bada, eta drama ere baduela esan daiteke, ikuslea entretenitzeko eta euren arreta pizteko solasaldiz betea dago eta.

