Erorketak prebenitzeko tailerra
2022 / 10 / 20Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan.
Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.
Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu ditu Eskoriatzako Udalak Osakidetzarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Tailerrak Ibarraundi museoan egingo dira bi saio teoriko-praktikotan: urriaren 26an eta 27an, 16:30etatik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).
Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, Udaletxeko gizarte zerbitzuetan 943 71 31 36 edo H@ZIn 943 71 44 07