Erorketak prebenitzeko tailerra

2024 / 11 / 18

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan.

Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu ditu Eskoriatzako Udalak Osakidetzarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Tailerrak Ibarraundi museoan egingo dira bi saio teoriko-praktikotan:

  • Egunak: abenduak 11 eta 12, asteazkena eta osteguna
  • Ordutegia: 10:30 – 12:00

Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza). Izena ematea doakoa izango da eta abenduaren 5ean bukatzen da.

Informazioa eta izen ematea

  • Osasun Zentroan: astelehenetik ostiralera 08:00 – 15:00edo telefonoz 943 71 44 52
  • Olazar Jubilatuen elkartearen bulegoan: astearte eta ostegunetan 11:00 – 12:00.
  • Udaletxeko H@ZI zerbitzuan 943 71 44 07