Erosketa bonuak udaletxean salgai

2024 / 09 / 18

“Eskoriatza bizirik” tokiko merkataritzari laguntzeko erosketa bonuak udaletxean eskuratu daitezke, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Erosketa-bonuek tokiko dendetan kontsumoa sustatzeko helburua dute, eta saltokiei zein erosleei laguntzen diete. Bonu bakoitza 20 euro ordaintzen da, baina 30 euroko balioa dauka kanpaina honetan parte-hartzen duten establezimenduetan. Bonu hauek erabiltzea, herriko ekonomiari laguntzeko modu bat da,negozio txikiei aktibo mantentzen lagunduz.

Udaletxean

Udaletxeko sarreran, H@ZI zerbitzuan bertan eskuratu ahal izango dituzu bonuak, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Zatoz eta erosi!! Baina kontuan izan kopuru mugatua dagoela salgai. Ez zaitez geratu zurea eskuratu gabe!!

Nola eta non erabili

Bonu bakoitza 5 euroko balioa duen sei frakzioz osatuta dago, eta frakzio bakoitza zatiezina da. Erosketa bakoitzean, gutxienez 5 euroko frakzio oso bat erabili beharko da.

Bonuak Eskoriatzako establezimenduetan gastatu ahal izango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainara atxikitako saltokietan edo zerbitzuen establezimenduetan. Establezimenduak kartel batekin identifikatuta egongo dira. Edozein kasutan, ez dira onartuko loteria eta bestelako joko edo apustuen, farmazia eta estanko ordainketak; beraz, horietan ezingo da erabili bonurik.

Orain arte kanpainari atxikitako saltoki eta establezimenduak honako hauek dira:

Erosteko baldintzak

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Ordainketa kreditu txartelarekin edo mugikorrarekin egitea (ez da beste ordainketa modurik onartuko)
  • NAN edo AIZ zenbakiarekin identifikatzea.
  • Beste baten bonua eskuratu nahi izanez gero, haren NAN edo AIZ zenbakia.

Bonuak gastatzeko epea

Aurrez aipatutako saltoki eta establezimenduetan 2024ko urriaren 31 arte onartuko dira bonuak. Epe barruan erabili ez diren bonuak balio gabe geldituko dira eta hortik aurrera ezingo dira erabili. Udalak ez du erabili ez diren bonuen dirurik bueltatuko.