Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko on-line saioa

2021eko apirilak 27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debagoieneko Mankomunitatea eta eskualdeko udalerriekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko ON-LINE tailerra antolatu du apirilaren 29an, 18:00etan.

 Aurretik  izena ematea beharrezkoa da. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 16 41 72/605 75 76 87
  •  Informazio osagarria: www.argitu.eus

(*)Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko.

(*) Saioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitzeko aukera izango da.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. 2021 urteko udaberrian zehar beste hainbat ON-LINE tailer eskainiko dira, guztiak energiaren aurrezpenarekin eta erabilera jasangarriarekin zerikusia dutenak

  • Energia berriztagarriak zure etxean…posible da! (maiatzak 13)
  • Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko (maiatzak 27)
  • Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak (ekainak 9)