Errefuxiatuen harrera

2015 / 10 / 21

Herritarren elkartasunari erantzuteko komunikazio instituzionala

EUDELek Eusko Jaurlaritzarekin eta foru-aldundiekin batera esku hartzen du koordinaziorako Batzorde Eragilean, eta, bertan, errefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatzen dira modu bateratuan. Era berean, EUDELek Gizarte Batzordean ere parte hartzen du, eta, bertan, erakunde arteko ekintza koordinatzen da harrera horretaz arduratzen diren gizarte-erakundeekin.
Urriaren 5ean, Gizarte Batzordeak egin zuen bileran erabakitakoaren arabera, komunikazio instituzionalerako KARTELA prestatu du. Kartel hori euskal instituzioek eta GKE-ek adostu dute, herritarrek errefuxiatuen harreran erakutsitako elkartasunari erantzun bateratua eskaintzeko asmoz; eta Eskoriatzako Udalak ere bere egin du kartel hori urriaren 14an egindako Gizarte Zerbitzuetako Batzordean horrela erabakita. Beste aldetik, Irailaren 22an egindako Ohiko Osoko bilkuran errefuxiatuak Eskoriatzan hartzeko eta beraiei laguntzeko mozio  hau onartu zuen Udalbatzak

ERREFUXIATUAK-bi-OK (2)