Erreka Eguna 2022
2022 / 10 / 03“Debagoieneko errekak bizirik auzolanean” ekimena sortu da, herritarrei eta batez ere belaunaldi berriei, erreka bizien garrantzia erakusteko. Honela, urriaren 15ean Erreka eguna egingo da bailarako ia herri guztietan.
Eskoriatzak ere parte hartuko du ekimen honetan. Partehartzaileak 10:00etan elkartuko dira Santa Marina plazan eta elkartzen den jende kopuruaren arabera errekako eremu ezberdinetan banatuko dira. Aukera paregabea izango da errekan bertan sartu eta bakoitzak bere aletxoa jartzeko, errekarekin duten harremanaz hausnartu eta bertatik bertara errekaren egoeraz jabetzeko.
Erreka egunaren antolaketa errazteko, urriaren 11a baino lehen izena ematea eskatzen zaie herritarrei. Edozein zalantza izanez gero, errekagarbitzeko@gmail.com edo ingurumena@eskoriatza.eus helbideetara idatzi daiteke.