Errepidea itxiko da Aranburuzabala kalean
2015 / 11 / 10Elizako kanpandorrean hainbat konponketa lan egiten dihardute azken asteotan, eta aste honetako lanen berezitasunak, ostegun eta ostiralean errepidea moztea ekarriko du. Beraz, azaroaren 12an eta 13an, elizako zubitik Arbiñosteko irteeraraino bidea itxi egingo da ibilgailuentzako. Egun horietan Arrasateko noranzkoan doazen ibilgailuek Dorleta auzotik joan beharko dute.