Erretako edukiontzien harira, Bozeramaleen Juntaren mezua

2021 / 12 / 28

Eskoriatza Udalak bozeramaleen batzordearen agiri bateratu baten bidez, EAJko, EH Bilduko eta Elizateetako taldeena, gure kezka adierazten dugu egun hauetan izandako ekintza bandalikoengatik eta gaitzespen irmoa erakutsi nahi dugu.

Denbora asko daramagu edukiontziak eta hiri-altzariak erretzea pairatzen eta egun hauetan areagotu egin dira. Horrelako gertaerak, kostu ekonomikoez eta eragozpenez gain, arrisku larria izan daitezke ondoko etxebizitzentzat.

Era berean, zentzutasunerako eta gizalegerako deia egiten diegu kalte horiek eragin dituzten pertsonei mezu argia helaraziz. Bukatzeko, ekintza horien ondorioz kalteak jasan dituztenei elkartasuna adierazi nahi diegu.