Errigora kanpainari laguntza

2025 / 10 / 28

Eskoriatzako Udalak Errigora proiektu nafarrarekin kolaboratuko du.

Errigora Nafarro ahegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada emateko egitasmoa da, Nafaroako produktuz osatutako saskiak etxeetara eramanez eta auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egitea helburu duenak, izan ere saski bakoitzaren balioaren %25a bideratuko baita horretara.

Urriaren 23tik azaroaren 13ra eska daitezke otarrak  “Agerreko uzta euskarari puzka” kanpainan eta eskaera egin nahi dutenek www.errigora.eus webgunera jo beharko dute. Otarrak Eskoriatzan bertan jaso ahal izango dira, udalaren lokal batean, eta banaketa arduradunak eskatzaile guztiekin harremanetan jarriko da banaketa ordua eta eguna zehazteko.