Errigora kanpainari laguntza

2026 / 11 / 09

Eskoriatzako Udalak Errigora proiektu nafarrarekin kolaboratuko du.

Errigora Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada emateko egitasmoa da, Nafaroako produktuz osatutako saskiak etxeetara eramanez eta auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egitea helburu duenak, izan ere saski bakoitzaren balioaren %25a bideratuko baita horretara.

Urriaren 22tik azaroaren 12ra eska daitezke otarrak  “Sustraitik Espaziora” kanpainan eta eskaera egin nahi dutenek www.errigora.eus webgunera jo beharko dute. Otarrak Eskoriatzan bertan jaso ahal izango dira, udalaren lokal batean, eta banaketa arduradunak eskatzaile guztiekin harremanetan jarriko da banaketa ordua eta eguna zehazteko.