Esaldi lehiaketak badu irabazlea
2014 / 06 / 12Aurtengo esaldi lehiaketan 13 taldek 77 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle:
Mila kolore, mila kultura
aurtengo jaiak sekulako abentura.
Mix-Max-Mix taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Iratxe Arrese, Miriam Isasmendi, Jaione Oianguren, Joseba Gabilondo eta Ibone Arejolaleibar.
Esaldi horrez gain, beste hauek ere aukeratu dira pegatinak egiteko:
Ez putre, ez saixa…
berdinttasunez bizi jaixa!!!
Basajaunak taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Imanol Beloki, Xabier Arenaza eta Aitor Aiastui.
Eskoriatzarra naiz eta harro nago!!
Mix-Max-Mix taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Iratxe Arrese, Miriam Isasmendi, Jaione Oianguren, Joseba Gabilondo eta Ibone Arejolaleibar.
Sanpedroetako onena,
alegria makarena!
Makarena taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Ainhoa Bermejo, Markel Exposito, Deiane Eguskiza eta Inma Galan.
Esaldi irabazleak 150 Axtroki irabazi ditu eta gainontzeko pegatina egileek 50 Axtroki.
Zorionak irabazleei eta ondo pasau sanpedruak!!!