Esaldi lehiaketak badu irabazlea
2015 / 06 / 10Aurtengo esaldi lehiaketan 9 taldek 89 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle:
Taborrero/a hasi,
baserrittar bukatu
sanpedruak probatu barik
ez zaittez geratu.
“Gero pentsaukou” taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Iratxe Arrese, Miriam Isasmendi, Jaione Oianguren, Nerea Hernandez eta Ibone Arejolaleibar.
Esaldi horrez gain, beste hauek ere aukeratu dira pegatinak egiteko:
Sanpedrotan eguzki edo laiño
kalien hobeto, etxien baiño.
Esaldi hori ere “Gero pentsaukou” taldearena da.
Baietz ezetz esan,
ezetz baietz esan,
galdetu behintzat,
erantzun dezan.
Esaldi hori “Earrrto!” taldearena da, eta honako hauek dira egileak: Karlos Gallardo, Bego de la Fuente, Camila Mejias eta Pako Hernandez.
Eskoriatzara ongi etorri,
sanpedroratu nahi duen horri,
beltz, zuri, hori nahiz gorri,
edozein hizkuntza, erlijio, sexu edo jatorri.
Esaldi hori ere “Earrrto!”” taldearena da.
Esaldi irabazleak 150 Axtroki irabazi ditu eta gainontzeko pegatina bakoitzeko 50 Axtroki.
Zorionak irabazleei eta ondo pasau sanpedruak!!!