Esaldi lehiaketak badu irabazlea
2016 / 06 / 08Aurtengo esaldi lehiaketan 8 taldek 59 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle:
Txistu, gaita edo pandero
sanpedrotan egin dantza ero ero.
“Kafe zuri” taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Ane Garate, Jaione Oyanguren, Nerea Hernandez, Miriam Isasmendi, Iratxe Arrese, Ibone Arejolaleibar eta Joseba Gabilondo.
Esaldi horrez gain, beste hauek ere aukeratu dira pegatinak egiteko:
Txikiñek…Porrotx!
Nausixek…Txotx!
Baina behintzet euskera
ez deila geratu motx!
Esaldi hori “Jasotop” taldearena da eta honako hauek dira egileak: Amaia Uribetxebarria, Lore Lezeta, Saioa Uribe eta Miriam Encina.
Egizu gura beste amets,
baina ezetz bada, da ezetz!!
Esaldi hori ere esaldi orokorra irabazi duen “Kafe zuri” taldearena da.
Esaldi irabazlea egin duen taldeak afari bat irabazi du Eskoriatzako jatetxe batean sanpedroetan eta pegatinak egiteko erabiliko diren esaldien taldeek 50 euroko saria irabazi dute.
Zorionak irabazleei eta ondo pasau sanpedroak!!!