Esaldi lehiaketak badu irabazlea
2017 / 06 / 07Aurtengo esaldi lehiaketan 12 taldek 33 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle:
Tanborra gerrian hasi
edo baserritar trajearekin bukatu
baina San Pedruak probatu!!!
“Clarkvenia” taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Saioa Uribe, Leire Badillo eta Leire Martínez.
Esaldi horrez gain, beste hauek ere aukeratu dira pegatinak egiteko:
Zenbait gaba eta hainbat egun
elkarrekin euskaraz ein deigun.
Esaldi hori “Son Goku” taldearena da eta honako hauek dira egileak: Aitzol Alava, Ion Ander Errasti, Iñigo Urrutia, Haritz Segura eta Unai Armendariz.
Erasoa ez da boterea
boterearen gabezia baizik…
Esaldi hori “Atrapalaxt” taldearena da eta honako hauek dira egileak: Fernando Letona, Mari Carmen Agirreurreta, Goio Uribe, Angel Kortazar, Maixabel Mugarza, Joxean Markaide, Jasone Barandiaran eta Txaro Egaña..
Eta hala bazan ala ez bazan,
sar gaittezen jai giruen
eta atara Eskoitzako plazan!
Esaldi hori ere “Son Goku” taldearena da.
Esaldi irabazlea egin duen taldeak afari bat irabazi du Eskoriatzako jatetxe batean sanpedroetan eta pegatinak egiteko erabiliko diren esaldien taldeek, esaldi bakoitzeko 50 euroko saria irabazi dute.
Zorionak irabazleei eta ondo pasa sanpedrotan!!!