EskoHitza2014 parte-hartze prozesua aurkeztuta

2014 / 10 / 22

IMG_5351

Udal gobernuak atzo egindako aurkezpen ekitaldian, azaroaren 8an egingo den EskoHitza parte-hartze ekitaldia aurkeztu zuen. Aurtengoan bi helburu nagusi egongo dira:

  • Aurreko urteetan egindako parte-hartze prozesuetan jasotakoak zertan diren azaltzea
  • Hurrengo 3 urteetarako ekarpen berriak jasotzea

Aldizkaria

Beñat Herce alkateak esan zuen, urriaren 23an banatuko dela Eskoriatzako etxe guztietan, aurreko EskoHitza prozesuetan jasotako iradokizun garrantzitsuenen egoera laburbiltzen duen aldizkaria. Egun horretan, gainera, aldizkarian labur jasotakoak zehaztasun handiagoz ikusi ahal izango dira webgune honetan. Hala ere, herritarrei egoera bertatik-bertara azaltzeko interesa ere agertu zuen eta hori azaroaren 8an kiroldegian egingo den ekitaldian gauzatu nahi da.

Ekitaldi horretan beste helburua, berriz, ekarpenak jasotzea izango da, orain arte egin direnak eta egin ez direnak oinarri hartuta, hurrengo 3 urteetarako lehentasun eta beharrak identifikatzeko hain zuzen ere.

Kafe baten inguruan

2011. urtean egin zen moduan, aurten ere kafe baten inguruan, modu atseginean elkartu nahi dira pentsaera desberdineko pertsonak. Aniztasun hori isladatzeko, bakoitzak bere etxetik taza edo edalontzi bat ekartzea proposatzen da, etxe bakoitzean daudenak erabat desberdinak izan baitaitezke, herritarrak oro har desberdinak diren modu berdinean.

Imagen 033

Alkateak azpimarratu zuen parte-hartze prozesuak ez direla moda hutsagatik egiten. Udal gobernua konbentzituta dagoela herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela, denok daukagula zer esana eta besteena entzutea ere interesgarria dela.

Izena ematea

Antolaketa lanak ondo prestatu ahal izateko, komenigarria da aldez aurretik izena ematea, horretarako kultur etxera joan behar da edo honako telefonora deitu edoemailera idatzi daiteke: