Eskola kirola, 25 urte pertsonak hezitzen
2016 / 11 / 18Talde bateko kide direla sentitzea. Laguntzea. Lankidetzan jardutea. Taldea egitea. Kirolak, osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen ditu. Gure gizartean hain garrantzitsuak diren balioak irakasten dizkie haurrei, hala nola integrazioa, elkartasuna eta errespetua.
ESKOLA KIROLAk kirolaren alderdi hezitzailea sustatu nahi du, haur bakoitzaren gaitasunetara egokitutako ikaskuntza prozesuaren bidez, alde batera utzita haurraren sexua, bizitokia, maila ekonomikoa…
Integratu eta batu egiten duen kirolean sinesten dugulako, pertsona guztiak berdin baloratzen dituen kirolean.
Eskola Kirola: 25 urte pertsonak hezitzen Foru Aldundia eta Gipuzkoako udalerri guztien artean. Gure bailaran Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Aramaion artean antolatzen da, LEk bezela ezagutzen dena, Leintz eskola kirola, urtero 1.200 ume inguru mugitzen duena eta beti helburu amankomun horreaz: MUGI – HEZI – IRRI