Eskoriatza bizirik bonuak abuztuaren 31ra arte erabilgarri
2021 / 07 / 19“Eskoriatza Bizirik” ekimenaren baitan Eskoriatzako Udalak Covid-19 pandemiak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko tokiko kontsumoa sustatzeko ateratako bonu moreak abuztuaren 31ra arte erabili daitezke.
Aurten “Eskoriatza bizirik” kanpainak bi bonu mota izan ditu: batetik, “Eskoriatza Bizirik” bonuak (moreak), osasun eta estetika zentroetan, merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko bonuak (iazko bonuak bezalakoak); eta, bestetik, “Ostalaritzako bonuak” (zuriak) esklusiboki ostalaritzan erabiltzekoak.
Bigarren hauek, “Ostalaritzako bonuak”, abenduaren 31ra arte erabili daitezke, hau da, urtea amaitu arte. Baina, “Eskoriatza Bizirik” bonuak abuztuaren 31n iraungiko dira, beraz, bonu horiek dituzuenok adi izan eta egun hori baino lehenago gastatu.
Hauek dira kanpainan parte hartzen duten establezimenduak
- OSTEOPATIA Erai osteopatia
- FISIOTERAPIA Gahir fisioterapia
- ESTETIKA Apaindu, Edurne, Ixkur, Kimu, KING Marga, Kiribil, Kuttuna, Pauxa, Villar.
- JANARI DENDAK Adam fruta-denda, Aloña frutadenda, Altuna harategia, Donde María Covirán, Pagalday harategia
- BESTE BATZUK Carmen Mertzeria, Dorleta liburu-denda, Hada multiprecio, Namaste, Oreka
- OSTALARITZA Akeita, Benta Motz, Compostela, Goxo txiki, Ilargi, Inkernu, Maulanda, Mirentxu, Naira, Txalaparta, Urrestilla