ESKORIATZA BIZIRIK bonuak, Eskoriatzan kontsumitzeko
2020 / 07 / 02Covid 19aren ondorioz herriko negozioei eratorritako krisiari buelta ematen laguntzeko, salerosketak pizteko eta egoerak kaltetutako familiei laguntzeko, Eskoriatza Bizirik bonuen kanpaina jarri du abian Udalak.
Bonu bakoitzak 30€ko balioa du, eta 5€, 10€ eta 15€ko zatitan banatuta dago. 15€ren truke, 30€-ko balioko bonua emango du Udalak.
Bonua nola erabili
Bonu bakoitza 5€, 10€ eta 15€-ko balioko hiru frakzioz osatuta dago, eta frakzioak zatiezinak dira. Erosketa bakoitzean, gutxienez horietako frakzio oso bat erabili beharko da, eta bonua erabiltzeko, ezinbestekoa da Nortasun Agiria aurkeztea, hau da, Nortasun Agiririk gabe, ez dago bonua erabiltzerik.
Bonuak Eskoriatzako establezimenduetan gastatu ahal izango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainari atxikitako saltokietan edo zerbitzuen establezimenduetan, kartel batekin identifikatuta egongo direnak. Edozein kasutan, ez dira onartuko loteria eta bestelako joko edo apustuen, farmazia, estanko eta janari dendetako ordainketak; beraz, horietan ezingo da erabili bonurik.
Eskoriatza Bizirik kanpainari orain arte atxikitutako establezimenduak
- Tabernak: Compostela, Marulanda, Ilargi eta Akeita
- Ileapaindegiak: Marga, Ixkur, Apaindu, Villar, Kimu eta Kiribil
- Estetika zentruak: Kuttuna, Edurne, Pauxa
- Beste batzuk : Karmen mertzeria, Oreka cycling, ERAI osteopatia zentroa
Bonua (berde kolorekoa) gastatzeko epemuga, 2020ko abuztuaren 31 izango da. Epe barruan gastatzen ez den bonua balio barik geratuko da, eta ezingo da erabili. Epe barruan erabili gabeko bonuak ezingo dira itzuli dirua bueltatzeko.
Bonua nola erosi
Eskoriatzan erroldatutako familia unitateko bonu bat erosi ahal izango da, eta ordainketa txartelarekin egin beharko da. Bonua erosteko NAN aurkeztea ezinbestekoa izango da.
Bonua non erosi
Bonuak Ibarraundi museoan salduko dira, uztailaren 6an hasi eta bukatzen diren arte.
- Astelehen eta ostiraletan, goizez, 11:00-13:30
- Asteazkenetan, arratsaldez, 17:00 – 19:30